XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IZIARTXO: Bai zera! Gizon petral ta arrosko batek zer ekarri bear digu?... berri onik ez.

APAIZA: ¿Ain gaiztoa al-da ba Gorgonio?.

IZIARTXO: ¿Gorgonio? ¡Ez nuke nai nere senartzat beñepein!.

APAIZA: ¡A!... ¿zerbait esan al-dizu?.

XABIER: Gai orretzaz aigiñan bada izketan.

APAIZA: ¡Alajaña! (jostallu) ¡Iziartxo!... Ori zuretzat ospagarri da! Amaika neska gazte badira (ta sartxoak ere bai) zeiñekin ezkondu ez dutenak.

IZIARTXO: Ba... amaika oyetatik batengana dijuala Gorgonio.

Ni zoriontsu arkitzen naiz Xabier'ekin.

APAIZA: Emaztegai zintzo ta berebizikua, ¿e, Xabier?.

XABIER: Azpalditik esagutzen det, ta orregatik aukeratu det neretzat.

APAIZA: Ederki egiten dezute.

Ta ¿etxean al-dira gurasuak?.

XABIER: Aita ez dakit, bañan amak or izan bear du. Deituko diot. (juaten da etxe barrenera).

APAIZA: Ta ¿nola ez da agertu neregana Andre Joxepa?.

IZIARTXO: ¡Ai Jauna! Andre Joxepa'k bira eman dio lengo egoerari.

Gorgonio`ren diruak naspillatu dute.

APAIZA: Arritzekua da.

Ba, nik, agindu nuan bezela bete ditut nere eginbideak.

Irakurriko dizut izparringietan jarri nuen iragarpena.

Ara: (Izparringia ateriaz ta irakurriaz) Orain ogei ta iru urte, orrillaren amabost`garrenian utzi zuten Mendigain baserri-etxeko atarian aur jayo berri bat (...).